JASOTA BEZALA

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 18a, 01:00

ETA, zuen azken mezua nazkagarria da, salbatzaile harroputzak! Zeinen izenean jarraitzen dezute? Hau milaka aldiz esandakoa da baina mesedez, euskal herritarrok (den denok) helduak gara gure nazio bat izateko nahiak bake bidean jorratzeko. Zuena diktadura hutsa da. Ez duzue sinisten herri honetan eta ez duzue errespetatzen. Utz gaitzazue bakean behingoz ta utzi mehatxuak alde batera behin betiko! Barka ezina da bi personen ´exekuziotaz´ jabetzea. Franko bezela? Aldi berean gure alde borroka armatua jarraituko duzuela behin eta berriro adieraztea XXIgarren mendeko errealitatetik at dago. ETA, esan bezela XXI mendean gaude. Ikusten da hauteskundeetako euskaldunon emaitzak zuentzat baliogabekoak direla. Orduan, edozein ´erakundeek´ bezela eta zuek are gehiago ´gure salbaitzaile´ bezela, zergatik ez dezue web horri edo blog bat irekitzen ´zuen´ herriaren iritzia jasotzeko? Beldur zarete herri honen iritzi guztiak jasotzeko? ETA, oraindik zu existitzea jasan ezina da nik uste det Hernaniar gehienontzat. Nik uste det Hernaniko Alkatesarentzat ere. Gaur egun beste giza eskubide asko ez dira betetzen ere, baina Alkatesa anderea, zuk uste duzu ETAk mesederen bat egiten diola Euskal Herriari? Mikel Guruzeaga Zubillaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!