BOSGARREN Errapia Festa izango da larunbatean, Zikuñagako eskola zaharretan, Zikuzulon. Errapia festa, urtero garai honetan antolatzen dute Errapia arte tailerreko kideek, Zikuñagan duten lokaletan. Aurten ere egun guztiko egitaraua antolatu dute, mural pintaketa, musika eta poesia emanaldiak, antzerkia eta bideo emanaldiak, eta kontzertuak. Eguerdian txistorra jana izango da.
Bestalde, egun guztian zehar, Errapiako kideen artelanen erakusketa izango da eta baita Imanol Arrieta forjagile gonbidatuaren lanak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!