ETXEBERRIKO Oriamendi kooperatibak 455 firma aurkeztu ditu Udaletxean, auzorako udalarekin hitzartuta zegon hitzarmena bere horretan mantentzeko. Hitzarmena joan den legealdian egin zen eta Udaletxeko oraingo Gobernu Taldeak hitzarmena berraztertzearen alde agertu da. Oriamendi Kooperatibaren iritzira, Udalarekin zenbait bilera egin eta gero, ´garbi ikusten da Bestizaneko etxebitza berriak eraikitzeko dagoen desadostasunaren inguruan, ez dagoela akordio batera iristeko asmorik`. Dioenez, udalari jakinarazi diote, hitzarmena berritu behar balitz, badaudela bi puntu aldatzeko prest ez daudenak, Bestizaneko etxeetatik ateratzeko bial berria eraikitzea, eta trenbide azpiko pasabidea konpontzea, ´eta ez erabat berritzea, haiek ulertu nahi duten bezala`. Bukatzeko, adierazi dute akordio batera iristen saiatzen ari direla, eta beren eskaera ez dela Etxeberri auzorako bakarrik, baizik eta auzo guztietarako. Horrekin batera diote ez dutela ulertzen Gobernu Taldearen ezezko jarrera.