Parrokiarteko Espetxe Pastoraltzak antolatuta, Martuteneko presoentzako opari bilketa izango da gaur. Honako gai hauek bildu nahi lituzkete: gosarirako katiluak, barruko arropa berria, galtzerdiak, Telefonicaren PIN-ik gabeko telefono txartelak, hortzetako pasta eta zepilloak, gutun azalak eta selloak, txanpua, bainu-jela, desodorante barra, azkazal-moztekoak, pilak, turroi biguina eta bainatzeko txankletak (41-44 zenbaki artekoak). Gaur arratsaldean izango dira, 19:30etatik 21:00etara, Izpizua kaleko parroki bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!