Gipuzkoako txapelketa final atarian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 18a, 01:00

ASTEBURUAN partidu garrantzitsuak jokatu dituzte Hernaniko pelotariek Gipuzkoako txapelketaren barruan. Kadete mailan, Markel Lizeagak galdu egin zuen 12 eta 18 Txapagainen kontra; eta Santxo eta Aizpitarte IIak 9 eta 22 galdu zuten Ernioperen kontra finalerdian. Jubenil mailan, Arrieta eta Esnaolak 20 eta 22 galdu zuten Lapkeren kontra jokatutako final laurdenetan eta Noble eta Salaberriak 22 eta 15 galdu zuten Ernioperen kontra. Nagusi mailan, Ojuel eta Gorrotxategik irabazi egin zuten Zumaiako bikote aurkaria ez baitzen agertu, eta finalerdietarako sailkatu dira; Oiaga eta Aldazabalek 8 eta 22 irabazi zuten eta finalerdietarako sailkatzeaz gain 2. mailara pasako dira datorren urtean; Ezeiza eta Zurutuzak 22 eta 3 galdu zuten Mundarroren kontra final laurdenetan; eta Jauregi eta Zabalak 30 eta 10 galdu zuten final laurdenetan Real Sociedad-en kontra jokatutako final laurdenetan. Bestalde, Aitor Gorrotxategik Getxoko Andra Mari txapelketa irabazi zuen Andreu pelotariarekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!