Primerako giroa Karobi elkartearen 7garren urteurreneko afarian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 19a, 01:00

KAROBI elkartearen 7garren urteurrena ospatu zuten joan den ostiralean, elkarteko bazkideek afari eder baten bueltan bilduta. Afariaz gain musika emanaldia eta 15garren tute txapelketako sari banaketa egin zuten. Aurtengo txapelketan 14 bikotek hartu dute parte eta denen artean hauek izan dira onenak: aurrenekoak, Jose Ramon-Javi; bigarren, Josian-Tomas; hirugarren, Angel-Fernan eta laugarren, Juan eta Gaspar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!