Hernaniarrek domina asko irabazi zituzten asteburuan Gipuzkoako Txapelketan. Joxeba Lizeagak 2 zilarrezko domina lortu zituen luzera jauzian eta 60 m. hesian; Ane Villaverdek zilarrezko domina lortu zuen 200 m.-tan; Lide Redondok urrezko domina lortu zuen luzera jauzian, eta 2 zilarrezko 60 m. eta salto hirukoitzan; Enara Agirrezabalak urrezko domina lortu zuen salto hirukoitzan, zilarrezkoa luzera jauzian, eta bi brontzezko 200 m. eta 60m.-tan; Maitane Iruretagoienak bi urrezko domina lortu zituen 200 m. eta 60m.-tan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!