EAE-ANVk prentsa ohar baten bidez salatu du Auzitegi Nazionalak herriko taldeek kiroldegian antolatutako bi ekitaldi debekatu izana; eta galdetu du debeku horiek ez ote diren ´EAE-ANV kriminalizatzeko ahaleginak`. ANVk azaldu duenez, ´urrian azken 20 urteetan eta kasu gehienetan udal eraikinetan egin izan den errepresioak hildakoen aldeko ekitaldia debekatu zuten, Udalean alderdi hau edo beste zela, urtetan inolako arazorik gabe egin izan dena`. Asteburuan egitekoa zen beste ekitaldia aipatu du ANVk: ´larunbatekoa izan da bigarrena, Etxerat elkarteak presoen alde antolatutako kantu eta dantza jaialdia, beste hainbat aldiz antolatu izan dituen ekitaldien antzekoa`. ANVk susmoa du debekuak ANV Udalean agintean delako etorri direla: ´susmoa dugu horrela dela eta kezkagarria iruditzen zaigu, besteak beste debekuaren berri eman ez zaigulako, ekitaldia egin behar zen eraikineko arduradunak gu izan arren, eta guk bilatu behar izan dugu gertatzen ari zenari buruzko informazioa, Ertzaintzak kiroldegiko sarrerak itxi ostean`. ANVk dio kriminalizazio saiakera hauek agerian uzten dutela ´epaitegien bultzada politikoa, ideia politiko jakin batzuk debekatu eta galeraztea baino bilatzen ez dutelako`.
Ukazio egoera gainditu
Bukatzeko, ´bizi dugun ukazio egoera latza gainditzeko` konpromezua berretsi du ANVk eta garbi utzi du ´etorkizunean gauzak bestela izan daitezen denok jarri behar dugula zerbait; eta osotasuna begiratu gabeko benetako irtenbiderik ez dagoela`.