SANTO tomasetako giroa eta txistorra jateak aurreratu egin ziren atzo Plaza Berrin eta Sorgintxulon. Azken urteetan bezala, hutsik egin gabe, Santo Tomas inguruko asteburu batean festa antolatu baitzuten. Plaza Berrin, San Joan Konpartsak antolatuta jaialdia izan zen, goiz partean Hernaniko talogileek egindako taloak eta txistorra dastatu ahal izan ziren. Arratsalde partean, Patxi Perezekin erromerian dantzan aritu ziren.
Sorgintxulon 20 kilo txistorra
Sorgitxulon atzo 20 kilo txistorra erre zituzten auzo elkarteko lokal aurrean jarritako parrilan. Gerturatutako auzotarrek gustora jan zituzten, ardo eta sagardoz lagunduta. Eguerdi partean Gabonetako saski eder bat zozketatu zuten, auzo elkarteko bazkideen artean.