Mikologia jardunaldietako argazki lehiaketako sariak banatu zituzten ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 16a, 01:00

Urretxa Mikologia Elkarteak mikologia jardunaldiak egin ditu azken bi hilabeteetan zehar. Besteak beste, perretxikoen inguruko argazki lehiaketa antolatu du eta pasa den ostiralean eman zituzten sariak: 1. bildumaren saria Joakin Martin andoaindarrarentzat izan zen; bigarren bildumaren saria Ignacio Rodriguez hernaniarrak eraman zuen eta argazkirik onenaren saria, berriz, Joxean Sagarna hernaniarrak eraman zuen. Sari banaketa honekin amaitutzat emango dituzte jardunaldiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!