Gorengoen mailan, Hernanik irabazi egin zuen atzo eta itxura ona emanda, 7-1. Beharrezkoa zuen taldeak atzoko garaipena, bost partidu jarraian galduta baitzegoen, sailkapeneko zuloan sartzeko arriskuan. Atzo daukan maila erakutsi zuen taldeak eta lasaitasun haundia hartu dute, bide batez. Lehenengo zatia oso parekatua izan zen hala ere. Hernanik 42 eta 45 minutuetan sartu zituen bi golak. Bigarren zatian iritsi zen festa eta erraz jokatu zuten etxekoek. Golak Olasagastik (2), Perezek (2), Eskritx-ek (2), eta Gomezek (1) sartu zituzten.
Hernani-Intxaurdi Zubipen
Emakumezkoen ligan, Hernanik Intxaurdiren kontra du gaur, 12:00etan Zubipen.