Euskal Yrik gabeko AHT

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 16a, 01:00

Julen Lizaso

Espainiar estatuko abiadura handiko proiektuen artean, lehentasuna du Lisboa-Madril-Gasteiz-Burdeos-Paris lotzen dituen ardatz europarrak, Eusko Jaurlaritzak bidalitako esku-orrian adierazten duen bezala. Ardatz europarraren barruan, Gasteiz eta muga lotzen dituen ibilbide motz eta lauena Altsasun barrena da, Sustapen Ministerioaren mapan ikusten den bezala. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren esku-orrian, Arrasate-Elorrio-Ezkio-Itsason barrena egina dago, menditsuagoa, luzeagoa eta garestiagoa. Orduan ezin izan zuten, baina egun Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroa Euskadirekin lotzea adostu dute, Aralar-Aizkorri bidea lotuko duen tunel bat eginda, hartara Altsasu, Ezkio-Itsaso eta mugarekin lotuz. Altsasu izango da Iruñako lotura eta Ezkio-Itsaso Bilboko lotura; Gasteiz-Altsasurekin batera, ardatz komuna espainiar eta europar AVE proiektuarekin. 2020rako bukatu nahi duten ibilbide hau ikusi dut Adif-en eta Sustapen Ministerioaren Abiadura Handiko Azpiegituren Mapan. Hiru euskal hiriburuak abiadura handiko tren baten bidez lotzeko egin zuen Eusko Jaurlaritzak Y grekoaren egiteko ibilbidea. Denbora tarte honetan gauza asko aldatu dira, azterketa lasaiagoa eta proiektuaren birplanteatzea eskatzen dutenak. Sustapen Ministerioak dagoeneko inaguratu du Madril-Valladolid ibilbidea; Valladolid-Altsasu 2020rako. Zergatik horrelako presa Gipuzkoan eraikitzeko? Arrazoi garrantzitsua dago Gipuzkoa dagoen bezala uzteko: Renfek, 2007 urtea bukatu baino lehen, martxan jarriko ditu abiadura handiko trenak, bere betiko trenbide sarean. Behin Altsasu eta Ezkio-Itsasoko tunela eginda (lehentasunezko lana), Donostiatik Madrilera egungo trenbide saretik joan, edo euskal Ytik joan, Gipuzkoan barrena, 15 minutu baino gehiagoko aldea ez litzateke izango. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak, Esther Larra-ñagak, zera zioen: ´Euskal Herri-tik kanpo inork ez du ulertzen AHT nahi ez izatea`. Hemen ez gaude AHTren kontra, baizik eta euskal Yren ibilbidearen kontra. Lurraldeak eragin handiak jasaten ditu: okupazioa, espropiazioa (200 futbol zelairen tamainakoa), kalteak ingurunean, familia ekonomia txikietan eta ekonomia publikoan (3.000/4.000 milioi euro). Ez dago eztabaida publikorik, eta komunikabideen aurrean euskal Y eta AHTa gauza bera direla esaten da, horrela, herritarrak gehiago nahastuz; are gehiago, aipatutako alternatibak esaten ez direnean.

Julen Lizaso (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!