Goiz Eguzki bilgune sozialak abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean alegia, egingo dituzten ekitaldien berri eman du: goizeko 11:00etan gonbidatuei harrera egin eta udazkeneko karta txapelketei dagokien sari banaketa egingo dute.
Ondoren txistorra jatea egingo dute, ezinbestekoa Santo Tomas egunean.
Dena den, hau ez da izango egun horretan herrian egingo den ekitaldi bakarra, izan ere, herriko hainbat talde ezberdinek bere ospakizunak egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!