Sorgintxulon ere txistorra jatea eta Gabonetako saskia bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 15a, 01:00

Sorgintxulo auzoan ere izango dute zer dastatua igande honetan, izan ere, Sorgintxuloko Auzo Elkarteak, urtero bezala, txistorra jatea antolatu du eta auzoko bizilagunak gonbidatu ditu. Aurten gainera Gabonetako saski eder bat zozketatuko dute auzo elkarteko bazkideen artean. Saskia ikusgai izango da auzo elkartean bertan. Auzo Elkarteak gonbitea luzatu die bizilagunei parte hartu eta ondo pasa dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!