gaur igandean herriko hainbat bazterretan txistorra usaina sumatuko da, izan ere, Santo Tomas bertan dugula eta, batzuk gaur bertan ospatuko dute egun berezi hau. San Joan Konpartsako kideek, esate baterako, talo postua eta kantina jarriko dituzte Plaza Berrin, goizeko 12:00etatik aurrera. Taloak, gainera, Konpartsako kideek beraiek eginak izango dira. Arratsaldean erromeria izango da Patxi Perezekin, 18.00etatik aurrera.
Ttarlakoak dantzan
Ttarlako dantzariak ere kalera aterako dira eguerdi partean, Santo Tomas usainean, eta hainbat dantza saio egingo dituzte, Plaza Berrin eta Atsegindegin, esate baterako.
Sorgintxulon ere txistorra
Auzoetan ere ospatuko dute Santo Tomas eguna. Esate baterako, Sorgintxulo auzoan, urtero bezala, txistorra jatea egingo dute eta Gabonetako saskia zozketatuko dute.
Santo Tomas eguna
Hernaniar guztiek, ordea, ez dute bihar ospatuko, edo agian bihar eta ostiralean egingo dute. Kuestioa da ostiralean ere, izango dela non txistorra jan eta non ondo pasa herrian.