GIPUZKOAKO Foru Aldundiak, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren bidez, dirulaguntzak eman ohi ditu Gipuzkoko udalerri ezberdinetako proiektuetara bideratzeko. 2007ko deialdian milioi bat euroko dirulaguntza eman du 20 udalerrietako 33 proiekturentzako.
Hernaniri dagokionean, 146.961 euroko dirulaguntza eman du apeadero ingurutik Kaxkorako igogailua eraikitzeko (kokaleku zehatza aztertzen ari da Udala). Foru Aldundiak azaldu duenez, igogailua 2008 urtean egin beharko da. Apeaderotik Kaxkora bidean jende asko ibiltzen da joan etorrian, eta oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat bide hori erraztea da igogailuaren helburua.
Proiektuan azaltzen denez, igogailuak 15 lagunentzako lekua izango luke.
Dirulaguntza jasotzeko 80 eskaera
Garapen Iraunkorreko Departamenduko dirulaguntzak jasotzeko 34 udalerri aurkeztu dira, 80 proiekturekin. Horietatik 20 udalerri aukeratu dira, guztira 33 proiektu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!