Jorge Pacheco perkusio jole hernaniarraren kontzertua gaur Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 14a, 01:00

HERNANI Udal Musika Eskolak antolatuta, gaur Jorge Pacheco perkusio jole hernaniarraren kontzertua izango da. Arratsaldeko 19:30etan, Sandiusterrin. Jorge Pacheco 11 urterekin hasi zen perkusioa jotzen. Orduz gero bide oparoa egin du musikari hernaniarrak; Euskadiko Gazte Orkestran izan da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Halle Manchester orkestran eta Gustav Mahler Jugend orkestran, besteak beste. Aurten bukatu ditu Musikako goi mailako ikasketak, Musikenen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!