Colina eta Barandiaran gaur Biterin, Bertsolatako aurreneko saioan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 14a, 01:00

GAUR hasiko da bertsolata, beraz urte amaieran herrian ohizkoa bihurtu den bertso dosia izango da aurten ere. Aurreneko saio honetan Sustrai Colina eta Aitzol Barandiaran ariko dira bertsotan, herriko ikastetxeetako ikasleentzat. Eguerdiko 14:00etan, Biterin. Hurrengo saioa abenduaren 21ean izango da, Santo Tomas egunean; 19:30etatik aurrera herriko bertsolariak ariko dira Tripontzi tabernan. Abenduaren 22an bertso afaria izango da, eta 29an bertso jaialdi haundia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!