Gaur Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dira. Hernanin gaueko 21:00etatik aurrera jaialdia izango da eta 2garren eta 3garren partiduak txapelketako final laurdenak izango dira: Arrieta-Esnaola/ LAPKE (jubenilak) eta Ojuel-Gorrotxategi/Zumaia (jubenilak). Jaialdiko aurreneko partidua hau izango da: Lopez-Elortza/Illunpe (kadeteak). Hernanitik kanpo beste hiru final laurden jokatuko dira: Alkizan arratsaldeko 20:00etan, kadete mailan, Erniope/Noble-Salaberria; Ibaetan, arratsaldeko 20:00etan, nagusi mailan, Lizardi/Oiaga-Aldazabal; eta Astigarragan, arratsaldeko 20:15etan, nagusi mailan, Mundarro/Ezeiza-Zurutuza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!