LAB, esk, hiru eta ESK sindikatuek deituta, lanuztea izango da gaur, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara, 18/98 auziko atxiloketak salatzeko. Hernaniko LABek salatu du atxiloketak ´eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso garbia` direla eta inoiz baino beharrezkoagoa ikusten du ´errepresioari eta eraso politiko-judizialei erantzutea`. Hori dela eta kontzentrazioak izango dira gaur eguerdiko 12:00etan, Eziago eta Lastaola poligonoetan eta Gudarien Plazan. Hernaniko Ezker Abertzaleak ere bat egin du deialdiarekin eta manifestazioa deitu du, arratsaldeko 20:00etan, Plazan. Askatasunak ere bat egin du mobilizazioekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!