Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako atzoko final haundian Hernaniko Bertso Eskolako bi kide izan ziren nagusi.Txapela Aitor Mendiluzek eraman zuen eta Beñat Gaztelumendi izan zen bigarren. Hirugarren Jon Martin izan zen; laugarren, Jon Maia; bosgarren, Jesus Mari Irazu; seigarren, Aitor Sarriegi; zazpigarren, Unai Agirre; eta zortzigarren, Iker Zubeldia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!