Perretxikoei buruzko argazki lehiaketako sariak ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 30a, 02:00

Urretxa Mikologia elkarteak gai honen inguruko jardunaldiak egin ditu azken bi hilabeteetan. VI Argazki Lehiaketa antolatu dute, besteak beste, eta orain sariak emateko garaia iritsi da. Ostiral honetan emango dituzte lehiaketako argazkien proiekzioa eman ondoren. Antolatzaileen hitzetan, 17 lagunek parte hartu dute lehiaketan, hernaniarrak eta kanpokoak. Saria, berriz, hiru lagunek eramango dute: bilduma onenak, bigarren bilduma onenak eta argazkirik onenak. Kalitateari dagokionez, oso argazki politak bildu direla azpimarratu dute, eta batez ere, argazkiaren euskarria aldatu izana azpimarratu dute, izan ere, aurten lehenengo aldiz argazkiak euskarri digitalean aurkeztu zitezkeen, eta dirudienez, partaide gehienek hala egin dute. Perretxikoei dagokienez, berriz, zera aipatu dute: guztiak inguruko perretxikoak izanagatik, mota ezberdin askoren argazkiak aurkeztu direla eta batzuk oso bereziak. Jakinmina duenarentzat ostiral ilunabarrean izango da proiekzioa, 19:30etatik aurrera eta ondoren sari banaketa, 21.00ak aldera, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!