HERNANIKO waterpoloko mutilen bi taldeek partiduak jokatuko dituzte bihar, kiroldegian, Euskal Herriko ligaren barruan. Senior mailan, Hernani EHUk Easoren kontra jokatuko du, eguerdiko 13:00etan. Hernani sailkapeneko bigarren dijoa, partidu bat irabazita eta beste bat galduta.
Jubenil mailako talde berriak ere bihar jokatuko du Wp Navarraren kontra. Bihar eguerdiko 12:00etan, kiroldegin.
Nesken taldeak atsedena du. Taldea Euskal Herriko ligako lider dijoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!