Ostegunean ordubeteko lanuztea deitu dute lau sindikatuk 18/98 auziko atxiloketak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 11a, 01:00

LAB, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuek egin dute lanuzteko deia, ostegunean, goizeko 12:00etatik 13:00etara.

18/98 auziko atxiloketak salatzeko ordu beteko lanuztea deitu dute ostegunerako LAB, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuek. Lanuztea eguerdiko 12:00etatik 13:00etara izango da.

Eskubide zibil eta politikoak
Hernaniko LABek Kronikara bidalitako prentsa oharrean salatu du atxiloketa hauek ´eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso garbia´ direla eta dio estrategia bat dela ´herri honek daukan aldaketa politiko eta sozialerako nahia itotzeko`. Prentsa oharrak dioenez ´PSOEren Gobernuak diseinatutako estrategia hau Euskal Herria eta bere eskubide nazionalen aldeko borrokan gehien nabarmentzen diren sektore politiko eta sozialak zigortzeko eta kriminalizatzeko modua da`. Horren aurrean, LABek inoiz baino beharrezkoagoa ikusten du ´errepresioari erantzutea eta eraso judizialak salatzea`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!