Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala datorren igandean jokatuko da Illunbe zezen plazan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi bertsolari ariko dira lehian, tartean Hernaniko bertso eskolako lau kide: Unai Agirre hernaniarra, Jexux Mari Irazu larrauldarra, Aitor Mendiluze andoaindarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra. Horiez gain, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Jon Martin ariko dira. Txartelak salgai daude zenbait herritan, ostegun eguerdira arte. Hernanin Lete liburu dendan eta Dobera Euskara Elkartean daude, 18 eurotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!