Giza Eskubide Batzordea izango da gaur. Batzordea Alkateak deitu zuen joan den astean, oposizioarekin biltzeko helburuarekin. Batzordean adostu nahi da gatazka politikoari eta elkarbizitzari buruzko gaiak zein markotan hitz egin behar diren. Izan ere, azken hilabeteetako gertakarien inguruko mozioak, Gobernu Taldeak, eta oposizioko taldeek, bakoitzak beren aldetik eztabaidatu dituzte; Gobernu Taldeak plenoan eta oposizioak Bozeramaile Batzordean. Giza Eskubide Batzordea gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!