Hernanik ezin izan zion irabazi atzo Añorgari, 1-2 aurretik joan baldin bazen ere. Partidu ona jokatu zuten bi taldeek eta oso tankerako mailan daudela erakutsi zuten, zorte haundiagoa Añorgak izan bazuen ere. Hamaika partidu jarraian zeramazkien Hernanik galdu gabe eta atzo hautsi zen arratxa ona.
Partidua Añorgaren alde jarri zen 10garren minutuan, 1-0koa sartu zutenean. Hernaniarrak asko lan egin zuten, eta lehen zatia bukatzear zela Nahia Mendialdek 1-1ekoa sartu zuen. Bigarren zatia gogor eta gogoz hasi zuen Hernanik, eta Maitane Elosegik segituan sartu zuen hernaniarren bigarrena. Añorgak pixkor enpatatu zuen ordea, eta hor kontzentrazioa galdu zuten hernaniarrek. 3garren gola laster sartu zioten Jon Zabaletaren taldeari eta horrela bukatu zen partidua. Hurrengo partidua Intxaurdi liderraren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!