Gorengoen mailan itxura ona emanda, baina galdu

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 10a, 01:00

Aloña Mendik 4 - Hernanik 2

Hernanik 4-2 galdu zuen Gorengoen mailan, Aloña Mendiren kontra. Partidu ona jokatu arren, kontzentrazio pixka bat eta zorte puska bat falta izan zitzaion Hernaniri atzoko partiduari eusteko. Uste baino lehen bi gol sartu zituen etxeko taldeak, Aloña Mendik, eta partidu oso zaila jarri zitzaien hernaniarrei. Lan asko egin eta 2-1eko gola sartu zuen Javi Gomezek eta bazirudien erremontada ikusteko aukera izango zela. Baina momenturik txarrenean 3garren gola sartu zuten oñatiarrek. Kontzentratuta jokatu zituen azken minutuak Hernanik eta bigarren gola sartu zuen faltaz Asier Mingok. Hortik aurrera presio izugarria egin zuten hernaniarrek, baina gola Aloña Mendik sartu zuen. Beste porrot bat beraz, hernaniarrentzat; eta dagoeneko badira bost jarraian. Hurrengo partidua nahiko atzean dijoan Zestoaren kontra dute, larunbatean Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!