urretxa mikologia elkarteak antolatuta argazki txapelketa egin da aurten ere urria eta azaroa bitartean, eta aste honetan izango da aukera argazki onenak ikusteko eta irabazleak zein izan diren jakiteko. Aurten laugarren urtea da argazki txapelketa egiten dutela eta herritar askok hartzen dute urtero parte. Aurten gainera argazki digitalak ere hartu dituzte.
Hiru egunetan proiekzioak
Asteazken eta ostegunean proiekzioak izango dira Biterin, 20:00etan, eta ostiralean proiekzioa izango da 19:30etan eta saribanaketa 21:00etan.