Hernanik 35-10 galdu Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 10a, 01:00

Gernika gehiago izan zen atzo, eta irabazi eta sailkapeneko bigarren postuan kontsolidatu da. Hernani 5garren dago orain.

sailkapeneko bigarren postua da igoera fasea jokatzeko aukera ematen duena, eta atzo Gernika eta Hernani postu horri begira atera ziren zelaira. Gernikak irabazi zuen partidua, 35-10, eta bonusa lortu zuen gainera, lau entsaio egin zituelako. Orain Gernika bigarren dago sailkapenean, 34 punturekin eta urruti ditu hurrengoak. Hernani bosgarren dago sailkapenean, 21 punturekin, eta laugarrena eta hirugarrena 23 punturekin daude, Durango eta Cisneros.

Bigarren buelta ia osoa

Bigarren bueltako lehendabiziko partidua zen atzokoa, eta oraindik aukera guztiak ez dauzka galduta Hernanik bigarren postua lortzeko, 6 partidu gelditzen baitira bigarren buelta bukatzeko.

    Puntuak
1 Liceo Frances 37
2 Gernika R.T. 34
3

Comp. Cisneros

23
4 Durango R.T. 23
5 Hernani C.R.E 21
6 Univ. de Vigo 14
7 Oviedo R.C 7
8 Cornella R.C. 1

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!