datorren ostegunean San Joan Bataiatzailearen parrokia bete egingo da, ia urtero bezala, gabon kanten jaialdia egitekoa baitute, herriko eskola eta abesbatzetako ia 400 lagunek. Kantuz abesbatzak antolatzen du kontzertua urtero, gabonak badatozela-eta giroa berotu asmotan. Kontzertua 20:00etan hasiko da, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Guztira 400 lagun inguru
Bertan izango dira aurten ere, herriko lau ikastetxetako haurrak: Langile, Urumea, Elizatxo eta Inmaculada; Udal Musika Eskolako ikasleak eta Doinu Zale musika eskolako ikasleak; eta herriko hiru abesbatzak: Kantuz abesbatza, Ozenki abesbatza, eta Parrokiko abesbatza. Errepertorioa ere zabala izango dute. Talde bakoitzak 2 kanta kantatuko ditu, txandan-txandan, eta bukaeran denen artean kantatuko dituzte beste bi. Guztira 20 abesti interpretatuko dituzte, azken hilabeteetan entsaiatzen aritu eta gero.
Gabonetako kontzertuak
Osteguneko kontzertua izango da aurtengo gabonetako lehendabizikoa, baina badira gehiago ere, hilaren 22an, 23an, 24an, 29an, eta abar.