Hiru mosketariak Alexander Dumasen eleberri klasikoan oinarritutako animaziozko filma dugu. Janis Cimermanisek zuzendutako filme honetan D’Artagnan mosketari gaztea eta ospetsuaren abenturak kontatzen dira. Haurrek euskaraz ikusi ahal izango dute gaur arratsaldeko 17:00etan, Biterin. Helduentzat berriz, Fracture thriller-a izango da. Gregory Hoblit-ek zuzendutako filmean, psikopata baten eta abokatu baten arteko intriga jokoak kontatzen dira. Thomasek (Anthony Hobkins) bere emaztea tiro batez hil du eta Willy Slocum fiskalak (Ryan Gosling) kasu honekin bere etorkizun profesionala arriskuan ikusiko du. Gaur 19:30etan, Biterin.