Gipuzkoako Kopa jokatzen ari dira Zarautzen atzo eta gaur, eta tartean dira Hernaniko igerilariak ere. Gaur goiz eta arratsalde izango dira probak, eta infantil, junior, promesa eta senior mailatan lehiatuko dira. Goizean 10:30etatik aurrera izango dira eta arratsaldean 17:00etatik aurrera. Guztira Hernanitik 20 bat igerilari izango dira Zarautzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!