Txakur eta guztiko ehiza txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 9a, 01:00

Abenduaren 16 eta 23an, Txantxangorri elkarteak antolatuta, Txakur eta guztiko Ehiza Txapelketa izango da Epelerrekan eta Usokoerrekan. Txapelketa honetan faisanak, eperrak eta oilagorrak ehizatu ahal izango dira. Izen ematea elkarteko bulegoan egin behar da, abenduaren 13ra arte, astelehenetik ostiralera, 11:30-12:30 eta 19:00-20:00 bitartean. Bestalde, elkartetik jakinarazi dutenez, ehiztarien epaile izan nahi duen ehiztari gazterik bada, elkarteko bulegoetan eman dezake izena, horrela bi egunetan epaile izango da eta urtarrilaren 4an egingo den amaierako afarira gonbidatua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!