Asier Ormazabal herriko euskal presoak kartzelan 10 urte egin dituela gogoratzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduek antolatuta, mendi martxa izango da gaur. Martxa Plazatik abiatu eta mendiko ibilbide ezberdinekin osatuko dute (Santa Barbara, Oriamendi, Arrondo, Oindi, Adarra... ). 12:30ak inguruan, hamaiketakoa eta ekitaldia izango dira Akolan. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!