urrezko hiru puntu daude gaur jokoan Gernikan jokatuko den errugbiaren euskalklasiko haundian. Gernika eta Hernani izango dira aurrez aurre, eta bakoitzak bere armarik onenak aterako ditu partidua irabazteko.
Lesioekin arazorik ez badu izaten, Hernanik izango du aukera Gernika mendean hartzeko. Hernanik kosta ala kosta irabazi egin behar du gaur, igoera fasea jokatzeko aukerari eutsi nahi baldin badio behintzat. Horretarako sailkapenean bigarren postua lortu beharra dauka, eta 8 puntura dauka oraindik.
Gernikak bigarren postuari gustua hartu dio, eta gero eta urrutiago ditu aurkariak. Gaur aldea haunditzen saiatuko da.
Gaur irabazita hirugarren geldituko litzateke Hernani, hirugarrena eta laugarrena bi puntura baitauzka, partidu bat gehiago jokatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!