Kontrakantxak urte bat bete duela gogoratu zuten atzo egun guztian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 9a, 01:00

kontrakantxa Gaztetxeak urtea bete zuen atzo, eta ospakizunak izan ziren egun guztian, orain arteko bizitza motzean egindako ibilbidea gogoratu asmoz. Urtebete honetan ekitaldi ugari izan dira Kontrakantxan eta Hernaniko herritar eta talde asko pasa dira bertatik. Atzo goizean herri kirolak egin zituzten eta ondoren bazkaria izan zuten, gaztetxean bertan. Nonbait, ordea, horrekin nahikoa ez, eta bertsolariak ere izan zituzten arratsaldean... ´hortik aurrerakua guk bestek ez daki`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!