Hernaniko DYAk 25 urte bete ditu eta parte hartu duten guztiak bildu nahi ditu bazkari batean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 9a, 01:00

Hernaniko DYAk 25 urte bete ditu aurten eta mende laurdena ospatzeko bazkaria antolatu dute abenduaren 16rako, hurrengo iganderako. Urte guzti hauetan 500 bat hernaniar aritu dira laguntzaile lanetan eta horiek guztiak bildu nahi ditu Hernaniko DYAk bazkaritan ´bai sortzen lan egin zutenak eta baita iraun dezan lan egin dutenak ere`. DYAk berak azpimarratu duenez, larrialdi asko eta askotan eman dute beren laguntza eta baita herriko kirol, kultur nahiz aisialdi jardueretan ere. Lan guzti honetan beren hondar alea jarri dutenek bizipenak elkarrekin trukatzeko aukera izango dute hilaren 16ko bazkarian eta horretarako hilaren 12a aurretik eman beharko dute izena, DYAra deituta: 943 46 46 22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!