Emakumea pelotari ekimenaren barruan, pelotan ari nahi duten emakumeentzako saioak antolatu dituzte. 20 urtetik gorako emakumeentzako ikastaroak dira, sei egunetan, goiz eta arratsalde. Lehenengo saioa etzi, astelehenean izango da, Hernaniko kiroldegian. Izen ematea eginda dago dagoeneko eta horren arabera noiz azaldu behar duten abisatu diote jendeari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!