Lehenengo urteurrena ospatzeko festa

Kronika - Erredakzioa 2007ko abenduaren 8a

Kontrakantxa gaztetxeak urtebete egin berri du eta hori ospatzeko festa antolatu dute gaurko. Goizeko 11:30etan Jinkana herrikoia izango dute eta eguerdian bazkaria. Bazkal ondoan bideo emanaldiak izango dituzte, jokoak, triki poteoa eta abar, baserritar jantzian. Bazkari txartelak salgai daude gaur ere Ekos eta Garin tabernetan, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!