Gabonetako argiak jartzen hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 8a, 01:00

Gabonetako argiak jartzen ari dira Hernaniko kaleetan, abendua aurrera dijoanaren seinale. Eztabaida sortzen duen gaia da argiena, fetxa hauetan areagotzen den kontsumismoaren adierazle omen delako. Eztabaidak albora utzita, urte bukaeraren iragarle izaten dira gurean. Herriko egitarauan ere Gabon ingururako antolatzen diren ekitaldiak hasiak dira bueltaka: Santo Tomasak direla, Gabonetako kontzertuak, Gabon gaueko kale bueltak eta abar. Olentzeroren etorrera ere izango da aurten, ikastetxeetan batetik eta herriko talde askoren eskutik ere bai. Dagoeneko iragarrita daude 24 gauerako Baserriz Baserriko Olentzeroa, Parrokiko Abesbatzaren emanaldia eta Hernaniko Musika Bandak egiten duen gabon gauetako erronda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!