Mutilek zulora bidea eten nahi dute eta neskek gorenean jarraitu

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 8a, 01:00

Hernaniko lehen bi taldeentzat jardunaldi garrantzitsua izango da biharkoa, baina arrazoi oso desberdinengatik. Gorengo mailako mutilak, gainbehera dijoaz sailkapenean, azken jardunaldietako emaitzak medio eta burua altxatzen hasi nahi dute bihar Oñatin, Aloña Mendiren aurka. Ez da zelai erraza Oñatikoa, baina Hernanik erakutsi beharra dauka iazko talde bera dela eta bere lekua oraingo 12garren postua baino gorago dagoela. Partidua, bihar, 15:30etan da.

Igoera amets
Emakumezkoen ligan, egoera oso bestelakoa da zuriberdeentzat: Hernanik jokatutako bi partiduak irabazi egin ditu igoera fasean, eta gaur hirugarren garaipena lortzen saiatuko dira, beti zaila den Añorgako zelaian. Hernaniarrek hobera egin dute nabarmen bai iaztik eta bai denboraldi hasieratik eta taldeak erakutsi du mailaz igotzeko aukerak badituela. Partidua bihar, arratsaldeko 15:30etan, Añorgan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!