Añarbeko urtegia %78an dago

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 9a, 01:00

Añarbeko urtegia egoera onean dago, azaroan euri askorik egin ez badu ere. Joan den hilean baino 10 puntu bajuago dago urtegiaren neurria, baina urteroko garai hontako mediatik gora, hala ere; abendu hasieran %67,12an egoten da, bataz beste, eta joan den urtean %60an zegoen. Bestalde, euririk apenas egin duen azaroan: guztira 56 litro egin ditu metro karratuko, urrian baino 120 litro gutxiago eta bataz beste azaroan egiten duena baino 180 litro gutxiago. Azaroaren 20an egin du euri gehien, 15,8 litro metro karratuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!