Elizatxo auzoan, Pipirita eta Elizatxo ikastola artean, asfaltatze lanak egingo dituzte datorren astelehen, astearte eta asteazkenean, abenduaren 10, 11 eta 12an. Hori dela eta, Udaltzaingoak jakitera eman du itxita egongo dela bidea autoentzat, asteleheneko 08:00etatik aurrera, hiru egunetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!