astelehenean Biteri eskolei buruzko hitzaldia izango da, sortu zenetik 100 urte bete direla gogoratzeko. Biteri eskolek garrantzia haundia izan dute herriko garai bateko hezkuntzan, eta eskola haiei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango da, Eulali Aranbururen ahotik. Hitzaldia astelehenean, arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
1907an sortuak
Biteri eskolak 1907 urtean sortu zituen D. Pedro Viterik. Hernaniz gain, Hondarrabian, Arrasaten, Errenterian, Pasai Antxon, Donostian, Urnietan eta beste hainbat lekutan ere sortu zituen eskolak, XIX. mende hasieran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!