´AHT-ri bai`

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 7a, 01:00

Prentsan honakoa irakurri dut: ´Elorrion AHT-ren inguruan egindako herri kontsultan ezezkoak irabazi du. AHT-ren kontrako botoak %93 izan ziren ...eta abar`. Euskal Y-ren kontra egon zaitezke, baina ez AHT-TAVen kontra. Zergatik kontsulta hau egiten dutenek ez dute Euskal Y-ren kontrako jarrera eta AHTa bereizten? Intercity-arekin Donostiatik Madrilerako bidaiak 7 ordu irauten ditu, 2007 bukaeran, Talgo S 130 Alviarekin 5 ordu eta 20 minutuko bidaia izango da, Irun-Gasteiz-Madril ibilbidean. Renfek honela deskribatzen ditu tren hauek, errodadura alda dezaketen abiadura haundiko trenak. Espainiko Estatuan dauden bi trenbide zabalera ezberdinetatik ibili ahal izango da eta UCI internazionaletik: 250 km/orduko abiadan abiadura haundiko trazatuan, eta 220 km/orduko abiadan ohiko trazatutik. Etorkizunean Lisboa-Madril-Paris linea, Gipuzkoatik pasatzen dena honela osatu liteke: Irundik Ezkio-Itsasora joanda, ohiko trazatutik, 140 km./orduko abiaduran. Hortik aurrera Altsasu edo Espainiako AVE berriarekin lotura izango luke Aralar-Aitzkorri korredore azpiko tunelen bidez, eta 230 km./orduko abiaduran joango litzateke. Iparraldean Frantziako Hendaya-Dax trazatuarekin izango luke lotura. Hau Euskal Y-aren alternatiba razionala izango litzateke, gure beharretara egokituagoa. Hegazkin bidezko garraioa arinduko luke, baina Euskal Yak bezala, ez luke lurreko garraioaren arazoa gehiegi konponduko. Nahiz eta Renfek erabakitakoa erabaki, zer zentzu du AHTri ez lema mantentzeak? Ez al da errazagoa aldarrikapena sinplifikatzea eta herritarrak irabaztea, lemarekin egoskortzea baino? Argumentu gehiago izango lirateke Gipukoan trazatu berri bat egitearekin egoskortuta daudenen aurrean, alternatibak bai baitaude. Tramu honen kostua 2.500 milioi eurokoa izango litzateke, eta expropiazioa, 200 futbol zelaik hartzen duten lur eremua, eta metro koadroko media 5 euro, gutxi gorabehera. Lur okupazio masiboa eta naturan eta familia ekonomietan atzera bueltarik izango ez duten kalteak, zeinek nahi du hori? Jasangarria ez den obra, zalantzan jarri ezin den erabilera publikoa eta interes pribatukoa, baina interes publiko gutxikoa. Hori dela eta ez dituzte idatzi hauek erantzuten, hori dela eta ez dute debaterik nahi. Gipuzkoan Euskal Y-a eraikita gehienez ere 15 minutuko aldea izango litzateke, Donostia eta Madril arteko ibilbidean- Ez eraikitzea aurreztea izango litzateke, dirua, ekologia, Kapital Soziala ... eta bakerako.

Julen Lizazo (*Erredakzioan euskeratua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!