Gorka Loran presoa Hernanira ekarri zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 7a, 01:00

GORKA Loran preso hernaniarra Hernanira ekarri zuten atzo, familia bisitatzera. Familiak berak jakinarazi zuenez, Gorka Loranen amona hil da duela gutxi eta familia eta lagunek eskari bat egin zuten Gorka Loran Hernanira ekarri eta familia bisitatzeko. Hasieran ezezkoa eman zuten, baina azkenean aste honetan jakinarazi zieten atzo egin ahal izango zela bisita, 2 ordukoa. Jende ugari bildu zen atzo Tilosetan eta Plazan, eta txalo eta animo oihu artean egin zioten harrera eta agurra bertan bildutako herritarrek. Loran Huelvako espetxera eraman zuten atzo. Orain artean Valdemoron zegoen eta trasladatu egin dute, presoaren lagunek jakinarazi dutenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!