Kontrakantxa gaztetxearen aurreneko urteurrena ospatzeko jaialdia bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 7a, 01:00

KONTRAKANTXA gaztetxeak urtebete egin du Gazte Asanbladak lokala hartu zuenetik. Urte honetan ekintza ugari antolatu dituzte gaztetxearen bueltan eta badute ospatzeko motiboa. Hori dela eta bihar goiz eta arratsalde ekintzak antolatu dituzte.

Egitaraua
Goizeko 11:30etan, jinkana herrikoia egingo dute eta parte hartu nahi duenak gaztetxera joan besterik ez du. Bazkalaurretik, malabare tailer saio bat egingo dute. Eguerdian 120 bat pertsonentzako bazkaria antolatu dute eta jakinarazi dutenez, oraindik badago aukera txartelak eskuratzeko, 8 euroren truke, Garin eta Ekos tabernetan. Ondoren, urte honetan antolatu diren ekintzak biltzen dituzten bideo eta argazkiak jarriko dituzte. Segidan jokoak egingo dituzte eta errematea herrian barrena egingo duten Trikipoteoak emango dio.

Momentuz papeleoan
Gazte Asanbladako kideei gaztetxearen egoeraren berri galdetuta, azaldu dute, momentuz papeleoa ari direla egiten, gaztetxea elkarte bezala osatzeko. Osatu ondoren, obrak egiteko asmoa dute eta handik aurrera ekintzak antolatzen jarraitu nahi lukete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!