Durangoko manifestaziora joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 6a, 01:00

AHTren aurkako Hernaniko taldeak bihar Durangon izango den AHTren aurkako manifestaziora joateko deia egin du. Manifestaziora trenez joateko deialdia egin dute, Renferi eta Eusko Tren-i desobedientzia egiteko kanpainarekin bat egiteko. Adierazi dutenez, bi enpresa hauek AHTren proiektuan parte hartzen ari dira. Manifestazioa bihar, arratsaldeko 17:00etan aterako da azokatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!