Iñaki Zapiain aske utziko dute bermea ordainduta

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 6a, 01:00

Iñaki Zapiain aske geratuko da 20.000 euroko fidantza ordainduta, Audientzia Nazionaleko hirugarren sekzioak hala erabakita. 18/98 sumarioko 6 inkulpatu geratuko dira aske bermea ordainduta, epaia irmoa izan bitartean. Sei inkulpatuak dira: Zumalabe Fundazioa ataleko Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga eta Alberto Frias, eta Orain ataleko Xabi Otero eta Iñaki Zapiain hernaniarra bera. Elena Beloki hernaniarra berriz, atxilotzeko agindua eman zuten, gainerako 35 inkulpatuekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!